Mundurat.net, Sarea Iraultzen.
03:03
2010eko irailak 06
SARRERA <<
Atalak:
-Mundurat
-Proiektuak
-Musika Askea
-Parte Hartu!
Bereziak:

Mundurat Sareko Musika Bilduma

Konponbidea

Proiektu lagunak:

IndyMedia Euskal Herria

Librezale

Glayiu

Gazte Sarea

Gomendatutako Software Librea:

Firefox Euskaraz

Thunderbird Euskaraz

OpenOffice Euskaraz

lateral

Musika Askea

Mundurat Sarearen oinarrietako bat lizentzia libreen aldeko apustua da. Lizentzia hauen bidez, testu, musika, artelan eta abarren erabilpena erraztu eta bermatzen da gaur egungo jabego pribatuaren kontzeptua kolokan jarriz. "Musika askea" atal berri honetan, hilero-hilero Mundurat Sareko musika talderen bati buruzko erreportaia edo elkarrizketa argitaratuko dugu, Mundurat Sarearen webgune nagusia euren musikaren bozgorailu bihurtuz.



portada Erantzun - Bizitzea halabeharrez askatasuna erabiltzera behar Erantzun - Bizitzea halabeharrez askatasuna erabiltzera behar
2007ko uztaila

Erantzun taldeko kideek autogestioan eta "Do It Yourself" mugimenduan oinarrituriko bizi filosofiaren bidez bere bidea egin dute musikalki, hardcore giroetara loturik. "Bizitzea halabeharrez askatasuna erabiltzera behartua sentitzea da" 14 kantuz osaturiko biniloa da zarauztarren (Gipuzkoa) azken lan diskografikoa.
portada Mendeku Itxua - Gure oihua Mendeku Itxua - Gure oihua
2007ko ekaina

Mendeku Itxua talde usurbildarra (Gipuzkoa) Euskal Herrian heavy musika osasuntsu dagoela erakusten duen adibide argiena izan daiteke. "Gure Oihua" izena darama estreinako diskoak, eta euskal talde heavy handien urratsak jarraitzen ditu, apurka bere tokia egiten ari den bitartean.
portada Akatu - Utopiaren Indarra Akatu - Utopiaren Indarra
2007ko apirila

Euskal Herriko metal giroa osasuntsu dabilela erakusten duen botoi txikia izan daiteke Akatu taldearen lan berria: "Utopiaren indarra". Metal musikatik abiatu ziren orain dela bost urte eta azken urte honetan rock girora hurbildu badira ere, metal sustraiak tinko diraute.
portada Korumbà - Korumbà Korumbà - Korumbà
2006ko abendua

Korumbà taldea orain dela bost urte sortu zen Oarsoaldean (Gipuzkoa). Hasierako formaziotik, aldaketak jasan eta gero, taldeak bide berri bat hartu zuen duela bi urtetik hona. Eragin askoko metal musika indartsua jorratzen dute, eta horren adibide argia da kalean duten lau kantuz osaturiko lehen lana.
portada Ukabilkada - Gu gara mendekua Ukabilkada - Gu gara mendekua
2006ko urria

Azken boladan street-punk delako musika mugimenduak izan duen gorakadaren beste adibide bat izan daiteke Ukabilkada talde bizkaitarra. Musika bortitza eta indartsua jorratzen du, kale giroa islatzen duten hitz zuzenen bidez. "Gu gara mendekua" izena darama taldea egunotan aurkezten ari den estreinako lanak.
portada Lukas Prest! - 2. Maketa Lukas Prest! - 2. Maketa
2006ko iraila

Eskoriatza aldean da Lukas Prest taldearen kokalekua. 2003. urteaz geroztik ari dira musika sortzen, eta punk azkarra eta hardcore inguruko kantuak idazten dituzte. Beren melodietan, abiadura eta ostia txarra nagusitzen dira. Joan den urtean, zuzenean grabaturiko lan txiki bat aurkeztu ziguten eta oraingoan, berriz, estudioko lehen lana.
portada Stockholm S - Pitzaduretan barrena Stockholm S - Pitzaduretan barrena
2006ko abuztua

Gasteizen, ikasle pisu batean hasi zen gauzatzen gerora Stockholm S izena eramango zuen taldea. Euskal Herriko herri askotako musikariak bildu, eta doinu akustikoei ekin zioten inolako lotsarik gabe. "Pitzaduretan barrena" izena darama taldearen lehen lanak. Copyleftaren aldeko apustua eginez, doan deskarga daiteke internet saretik.
portada Nun - Collage Nun - Collage
2006ko uztaila

Zazpi abestiz osaturiko lan berria kaleratu du Nun talde bizkaitarrak, "Collage" izenburupean. Haiena da Eremulauak edizioguneak kaleratzen duen lehen lana. Sentimenduz beteriko hardcorea jorratzen dute, eta, batzuetan, Aitziberren ahotsak ematen dien berezitasunarekin, pop-aren lurraldeetara hurbiltzen dira.
portada Sarkor - Oingoan bai! Sarkor - Oingoan bai!
2006ko ekaina

Sarkor, Gernikan sortzen da 2003. urtean. Zenbait urte abestiak konposatzen eta kontzertuak eskaintzen jardun eta gero, Musikherria herri diskoetxearen babesean kaleratzen da taldearen bigarren lana, "Oingoan bai" izena daraman eta hard-core melodikoaren inguruan kokatzen diren bost kantuko diskoa.
portada Mundurat Sarea - Musika askea mundurat! Mundurat Sarea - Musika askea mundurat!
2006ko maiatza

Sail berri hau irekitzeko, Mundurat Sareak hilabete honetan bertan kaleratu duen "Musika askea mundurat!" bilduma aukeratu dugu. Disko honetan, 3 euroren truke, Mundurat Sareko partaide diren zenbait musika talderen 24 abesti topa ditzakezue.


>>Itzuli [Sarrera]
BERRIAK

:: 2010-08-01 2:49 ::
:: 2010-08-01 0:33 ::
:: 2010-07-31 21:29 ::
:: 2010-07-31 13:47 ::
:: 2010-07-31 13:15 ::
:: 2010-07-31 10:05 ::
:: 2010-07-31 6:06 ::
:: 2010-07-31 4:50 ::
:: 2010-07-31 4:47 ::
:: 2010-07-30 8:59 ::
:: 2010-07-30 8:06 ::
:: 2010-07-30 8:02 ::
:: 2010-07-30 7:38 ::
:: 2010-07-30 6:01 ::
:: 2010-07-29 19:04 ::
:: 2010-07-29 12:24 ::
:: 2010-07-29 7:59 ::
:: 2010-07-29 6:49 ::
:: 2010-07-29 5:47 ::
:: 2010-07-29 5:12 ::




Licencia de Creative Commons Copyright © 2001-2009 Mundurat :: Publikazio hau copyleft lizentzia honen pean argitaratzen da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen, dirurik irabazi gabe eta jatorria aipatzen den bitartean. Mundurat ez da hemen argitaratutako edukien erantzule egiten, erdiko zutabekoak izan ezik. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio. Albistearen egileak hemen materiala argitaratzerakoan, berau era librean zabaltzeko baimena ematen du.

logo txikia
 
Mail: info(abildua)mundurat.net | Mundurat Sarea | Euskal Herrian, 2010eko irailak 06